Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

sucede-en-san-fermin etiketa duten bideoak

Iruñea: San Ferminak 1956 Sucede en San Fermin

San Ferminetan sartuta gauden honetan, orain 60 urteko San Fermin festetako irudiak erakusten dituen "Sucede en San Fermin" film laburra (18 min) ikus dezakezue hemen. Iruñeko Udaleko dantzariak ageri dira hasieran, agintariena egiten, eta ondoren Iruñeko hainbat txoko, eta festetako era guztietako irudiak, txupinazioa, txistulariak, musika-banda, erraldoi eta buru-handiak, prozesioak eta dantzaldiak noski. Bai plazan jotak dantzatzen bai peñen joan-etorrietan, kalejiretan saltoka eta brinkoka. Ganadu feriak irudiak ere ageri dira, eta entzierroa noski, orain baino ordubete goizago eta korrikalari askoz gutxiagorekin, hori bai. eta zuriz jantzita inor gutxi dagoela. 1957ko data darama filmak, baina berez, aurreko urtean, 1956ko San Ferminetan hartu ziren irudiak, beraz, aurten 60 urte. Sucede en San Fermin, 1956.

Dokumentuaren akzioak