Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

stekene etiketa duten bideoak

Reintje Vos 2019 ezpata-dantza

Flandriako (Belgika) Stekene herriko Reintje Vos taldeko dantzariak ditugu irudietan. Anberesko katedralaren aurrean ezpata-dantza dantzatzen ari dira. Martxoko azken asteburuan Anberesko ezpata-dantzaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatu da. Garizumaren erdian ospatzen dute urtero jaia eta aurtengoa urteurren borobila izan denez, beste ezpata-dantzari talde batzuk gonbidatu dituzte, horien artean euskaldunak ere. Flandiarrek zazpi dantzarik osatutako ezpata-dantza aurkeztu dute. Lerro zuzenean kokatuta, ezpatak gora altxa eta oihuarekin agurtuz hasten dute dantza. Jarraian zenbait figura eta zubi egiten dituzte. Amaiera aldera, arrosa eta zintzarria ere osatzen dituzte. Dantza hasi duten modu berean amaitzen dute, lerro zuzenean, ezpatak gora altxa eta oihua eginez. Irudiak: Eire Vila. Reintje Vos, ezpata-dantza, Anberes, 2019-03-31.

Dokumentuaren akzioak