Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

serra etiketa duten bideoak

Greziar militarrak soka-dantzan

Greziako armadako soldaduak, batailarako jantziekin eta puskekin baita jarrerarekin ere, Pontoseko Serra dantzatzen ari dira. Asia Txikia esaten dioten Anatoliako penintsulan dago Pontos eskualdea. Turkiako estatuaren lurraldea da gaur egun, baina XX. mende arte greziar jatorriko herritarrak bizi ziren han. XX. mende hasieran Turkiako estatu modernoa sortzean, Greziako estatura emigratu behar izan zuten Turkiako greziar gehienek, eta horrekin batera beren ohiturak eraman zituzten; kasu, rebetiko musika edota irudiotako Serra dantza hau. Funtsean, soka-dantza bat da Serra, Greziaren ikonoa den sirtakiaren antzera. Sustrai militar sakona du, sokan eskutik helduta, sorbaldekin eta besoekin hartzaren indarra irudikatzen, egungo Greziako talde askok gudarako antzinako jantziekin egiten dute. Gerrarako prest, egungo militarren jantziekin eta tradiziozko jantziaren buruko zapiarekin, hildako kide bat atzean dutela, Serra dantza Greziako tradizioan sendo txertatuta dagoela erakusten digute soldaduok. Pontoseko Serra-dantza, Greziako armada, 2016.

Dokumentuaren akzioak