Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

scott-gormley etiketa duten bideoak

Danseur (2018) trailerra

Dantza egiten duten mutil asko baztertuak, mespretxatuak edo jipoituak izan dira. Balleta dantzatzen duten mutilek dituzten zailtasunak erakusten dituen Danseur dokumentala egin du Scott Gormley-k; bideo honetan duzue aurrerapena. Gormley-k ikusi du gaitzespen handiena askotan aitarengandik jasotzen dutela semeek. Ikerketa batzuen arabera, balletean aritzen diren mutikoen %32ak baino ez du aitaren babesa jasotzen. Egun, genero-rolen banaketa ez dela horrenbestekoa uste da, baina dokumentalerako 25 dantzaritik gora elkarrizketatu dituzte eta errealitatea bestelakoa da, oraindik asko dago egiteko. Irudiak: Scott Gormley, Danseur dokumentalaren trailerra.

Dokumentuaren akzioak