Dokumentuaren akzioak
santu-zaindarien-dantzak etiketa duten bideoak
Oion: San Bizente eta San Anastasio 2023 Santu Zaindarien dantza
Santu Zaindarien dantzaren zatiak eta urratsak azaldu dizkigute Oiongo dantzariek. Urtarrilaren 22ko prozesioan dantzatzen da, San Bizenteren eta San Anastasioren jai egunean. Bi aldaera ditu dantzak eta prozesioan zehar bakoitza bitan dantzatzen dute. Lehenengo eta hirugarren geldialdietan aldaera laburra, santuari begira kalean atzeraka egiten dutena. Bigarren eta laugarren geldialdietan, berriz, dantza osoa egiten dute. Dantzak bi zati nagusi ditu, bakoitza bere urratsarekin. Dantza zatien eta urratsen azalpenak eman dizkigute dantzariek. Uxue Fernandez eta Pablo Perez talde mixtoko dantzariak dira. Izan ere, prozesioan bi dantzari talde ateratzen dira: bata mutilek bakarrik osatua eta bestea neska-mutilez osatua. Bakoitzak bere aldetik prestatzen dute dantza, baina egunean bertan elkarrekin dantzatzen dira. Meza aurretik Katxiren zilipurdia egiten da eta segizioaren amaieran zezentxoa lehertzen dute. Horrekin, aspaldi, Oiongo festetan ihes egin eta hil zen zezena irudikatzen dute. Irudiak: Amaiur Aristi. Santu Zaindarien dantza eta Katxiren zilipurdia, San Bizente eta San Anastasio, Oion, 2023-01-22.
Dokumentuaren akzioak