Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

sanbartolomeak etiketa duten bideoak

Oikia 2018 oilasko-biltzea

Zumaiako Oikia auzoan, bi urtetik behin, San Bartolome jaietako larunbatean herriko mutil ezkongabeak oilasko biltzen irteten dira. Goizean goiz ekiten diote lanari trikitilarien eta txistulariaren laguntzaz, baserriz baserri eta etxez etxe aritzen dira oilaskoak biltzen eta atarietan zahagi-dantza dantzatzen dute. Azken dantza gaueko 00:00etan egiten dute herriko plazan. Berrogei bat baserri, herriko etxeak kontutan hartu gabe, bisitatzen dituzte egun osoan zehar. Egun, furgonetan egiten badute ere ibilbidea, 1990eko hamarkadara arte oinez ibiltzen ziren. Bi urtetik behin ateratzen, berriz, 1960ko hamarkadan hasi ziren; lehen San Bartolome hirugarrenean ateratzen ziren oilasko biltzaileak. Oilaskoak bildu ondoren, plazan oilasko jokoa ere egiten zuten, zuhaitz batetik bestera soka luzatu eta oilaskoa zintzilikatzen zuten. Oilasko biltzaileetako bat asto gainean ipini eta begiak itxita, igitaiarekin oilaskoari lepoa mozten saiatzen zen. Irudiak: Amaiur Aristi. Oikia, oilasko-biltzea, 2018-08-25.

Dokumentuaren akzioak