Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

san-sebastian-novia-de-españa etiketa duten bideoak

Euskal erromeria Zubietan 1955

Donostiako Zubieta auzoan eta bertako hipodromoan grabatutako erromeria ikus liteke 1955eko San Sebastian, Novia de España dokumentaleko zati honetan. Durangaldeko makil-dantza egiten ari direnak, ziurrenik, Berrizko dantzariak dira. Baserritar jantziarekin ageri dira partaide gehienak, dantza soltean, dantzari-dantzako zortzikoaren eta brokel-dantzaren zikloko makil-jokoaren doinuek lagunduta. Turista batzuk Euskal Herriko kostaldera egindako bisita da gidoiaren haria, eta dantzaldiarekin batera, Gipuzkoako hainbat herritako irudiak jasotzen ditu dokumentuak. San Sebastian, Novia de España, Salvador Ferrer, 1955, Euskadiko Filmategia.

Dokumentuaren akzioak