Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

san-roke-ezpata-dantza etiketa duten bideoak

Deba: San Roke 2022 Ezpata-dantza

Debako jaietako egun handian, abuztuak 16, San Roke ezpata-dantza kaleratu dute Gure Kaiko dantzariek. Goizean goiz egin diote harrera San Rokeri dantzariek eta herritarrek Plaza Zaharrean. Lehen dantza eginda segizioan abiatu dira parrokiatik San Roke ermitara, eta han ere dantzatu dira meza ondoren. Prozesioan itzuli dira parrokiara dantzariak eta azken dantza eginda San Roke eliza barrura sartu dute. 10 dantzari eta buruzagia aritu dira San Roke dantzan Kalez kale txistulari taldearen doinura; aurtengoan Igor Barojak gidatu du dantzari taldea. Irudiak: Saioa Zabala. Ezpata-dantza, San Roke, Deba, 2022-08-16.

Dokumentuaren akzioak