Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

san-prudentzio etiketa duten bideoak

Lazkao: San Prudentzio 2022 Agintarien soka-dantza

San Prudentzio egunarekin soka-dantza atera dute Lazkaoko udal ordezkariek. Legegintzaldia bukatzeko urtebete besterik falta den arren, estreinekoz dantzatu du udal talde honek aurreskua, pandemiaren erruz lehenengo festak baitira aurtengoak. Alkatea atera da sokaren buru eta segidan zaharrenetik gazteenera gainerako zinegotziak Oin Arin dantza taldeko bi dantzarik lagunduta. Azken biek dantzatu dituzte desafioak eta zortzikoak, udal ordezkari guztiek banan-bana abarketak eskaini dituzte, alkateak eta zinegotzi gazteenak baita agurra ere amaieran sokara gonbidatu dituzten Oin Arineko kideei. Anne Zubiarrain dantzariak izan du aurten agintariak prestatzeko ardura eta bera ibili da alkatearen eskutik dantzan. Aitor Altuna ez da berria plazan dantzatzen, urte batzuk baitaramatza zinegotzi karguan; egunerokotasunik irten eta Udaleko tentsioak alde batera uzteko eta denak elkarrekin eskuz esku aritzeko aukera ederra dela dio. Hemen aurreskua osatu duten partaideak, sokan atera diren ordenan: Kepa Zubiarrain Erauskin (alkatea), Anne Zubiarrain Eizagirre (dantzaria), Felix Urkola Iriarte, Aitor Altuna Oiarbide, Josu Sarriegi Zumarraga, Maialen Amundarain Irizar, Iñaki Estensoro Sarasola, Eneritz Miranda Muxika, Saioa San Pedro Oria (dantzaria), Jon Garmendia Iturbe. Irudiak: Amaiur Aristi. Agintarien soka-dantza, San Prudentzio, Lazkao, 2022-04-28.

Dokumentuaren akzioak