Dokumentuaren akzioak
san-petrike etiketa duten bideoak
Ondarroa: Euskal Jaia 1974
1970eko hamarkadan oso ohikoak izan ziren Euskal Jaien erakusgarri ona da honako filmazio hau. Albert Cariauxek 1974an Ondarroan ospatu zen Euskal Jaian grabatutako dantzak ikus daitezke bideo honetan. "Haurren Euskal Jaiak" izaten ziren maiz. Hainbat herritatik bildutako ume eta gaztetxoen dantzari taldeak batu, herrian barrena kalejirak egin eta dantza emanaldiak izaten ziren egitarauaren ardatza. Dantza saio hauetako ohiko errepertorioaren erakusgarri da grabazioa, zehazki hauek ageri dira bideoan: banangoa (00:10), makila txikiena (00:42), txotxongilo (01:37), arku-dantza (02:21), zapi-dantza (03:18), San Petrike (04:07), kalejira (05:38), zinta-dantza (06:25), arin-arina (06:44), banangoa (07:46), txotxongilo (08:09), arku-dantza (08:40), makila txikiena (08:55), desafioa (09:16). Irudiak: Albert Cariaux. Euskal Jaia, Ondarroa, 1974.
Dokumentuaren akzioak