Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

san-pelaioak etiketa duten bideoak

Zarautz: San Pelaioak 2008 Oilasko biltzea

Zarauzko Iñurritza auzoan, San Pelaio festetan, oilasko-biltzean ibiltzen dira gazteak Mutil-ardo izeneko talde eta elkartearen inguruan. Baserri edo etxe bakoitzaren aurrean ezpata-dantzaren doinua darabilen dantza bitxi eta jostagarria egiten dute. Bideoan txistua jotzen ageri direnak, Jose Inazio Elias, Xapi eta Josu Arruti atabaleroa dira. Amaieran agertzen dira haiekin, Mintxo Garaikoetxea eta Asier Etxeberria. 2008ko San Pelaioetako oilasko-biltzean hartutako dirudiak dira honakoak. Bideoa: Eire Vila. Zarautz, San Pelaioak, Oilasko biltzea, 2008-06-27. 

Dokumentuaren akzioak