Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

san-migel-dantza etiketa duten bideoak

Oñati: Korpus-dantzak 2021

Korpus igande arratsaldean Oñatiko korpus dantzen ziklo osoa eman dute Oñatz dantza taldeko kideek. Herriko plaza nagusian beharrean, ordea, plaza alboko frontoian eskaini dute dantza saioa, osasun neurriak eta aforo kontuak direla eta. Txupinazoaren danbatekoaren segidan hasi dira kaskaineta doinuak, eta, dantzariek frontoia hartuta, honako dantzak eskaini dituzte: San Migel dantza, banakoa, launakoa, zortzikoa eta arku-dantza. Korpus-dantzen jarraian aurreskua ere dantzatu dute. Irudiak: Maite Irizar, Amaiur Aristi. Korpus-dantzak, Oñati, 2021-06-06.

Dokumentuaren akzioak