Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

san-lorentzo etiketa duten bideoak

Berastegi: San Lorentzo 2022 Dantza-soka

Helduek dantza-soka plazaratu dute Berastegin San Lorentzo egunez. Abuztuaren 10ean San Joan dantzak atera dituzte herriko gazteek eta segidan aurreskua dantzatu dute helduek. Berastegiko dantza-sokak Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan dantzatzen diren aurreskuen egitura bertsua gordetzen du, baina urrats propioak nabarmentzen dira. San Joan dantzetako pausuak baliatzen dituzte soka-dantzan ere. Aurten, lehen sokan gizonezkoak eta emakumezkoak elkarrekin atera dira plazara. Orain arte gizonek bakarrik dantzatzen zuten dantza-soka osoa; emakumeek gonbidatu gisa bakarrik hartzen zuten parte. Irudiak: Saioa Zabala. Dantza-soka, Salontzo, Berastegi, 2022-08-10.

Dokumentuaren akzioak