Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

san-kiriko etiketa duten bideoak

Etxarri-Aranatz: San Kiriko 2022 Dantzakia

Kintoek Dantzakia dantzatu dute San Kiriko eta San Adrian egunez Etxarri-Aranatzen. Urtean hiru aldiz ateratzen dira gazteak plazara, lehenengo bi saioak eginda hurrengo zita abuztuaren 15ean izango dute. San Kiriko eguneko Andra Mariaren baselizaren inguruan egiten den festara gerturatu gara eta kintoek Dantzakiaren urratsak azaldu dizkigute. Elkarrekin afaldu eta hamasei kintok hartu dute parte Dantzakian; San Kirikon, ordea, bederatzi izan dira sokaren buru aritu direnak. Bakoitzak lau aldiz dantzatzen du eta dantza bakoitza gertukoren bati eskaintzen dio. Dantzakien artean zubiak egiten dituzte eta jotak eta porruak dantzatu. Kintoek banakako erakustaldiak amaituta, txistulariekin kalejiran joan dira kintoak, udal ordezkariak eta hainbat herritar. Dantzakia, San Kiriko, Etxarri-Aranatz, 2022-06-13.

Dokumentuaren akzioak