Dokumentuaren akzioak
san-joan-arbola etiketa duten bideoak
Arcadio Larrea: Puebla de Guzman 1947 Baile del pino
Euskal Herriko hainbat herritan ohikoa da festetarako plazaren erdian arbola baten enborra ezartzea eta haren inguruan dantzatzea. Donien-atxa deitzen diote Durangaldean, San Joan arbola esaten zaio beste hainbat tokitan. Tradizio bera filmatu zuen Huelvan, Puebla de Guzman-ek Arcadio Larreak 1947ko San Joan egunean. Irudietan ikus daiteke nola pinu bat moztu eta herriko plazan zutitu ondoren inguruan dantzatzen dute.
Arcadio Larreak (1907-1985) Espainiako zenbait bazterretan 1947 eta 1948 urteetan hainbat irudi jaso zituen, eta CSIC-IMF funtsaren bidez hedatzen hasi dira filmazio horiek. Oraindik ere, grabaziootan agertzen diren herri, dantzari eta musika-generoak identifikatzeko prozesua irekita dago. Irudiak: Arcadio Larrea. Baile del pino eta sevillanak, Puebla de Guzman, Huelva, 1947.
Dokumentuaren akzioak