Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

san-fausto etiketa duten bideoak

Durango: San Fausto 2018 Domingillue

Durangon, San Fausto egunean, Kriskitin dantza taldekoak dantzatutako zinta-dantza. Urriaren 13an, Durangoko udaletxeko arkupeetan artopilak banatzen dituzte udal ordezkariek eta ondoren, Durangoko dantzariek dantza emanaldia eskaintzen dute. Bideoan jasotako irudiak, dantzariek domingillue zinta-dantza dantzatu zutenekoak dira. Durangaldean sarri dantzatu ohi den dantza da domingillue, dantzariek zintak makilaren bueltan txirikordatzen eta askatzen dituzten bitartean, makilaren puntako panpina edo txotxongiloa dantzarazten dute. Irudiak: Juan Antonio Aroma. Durango, San Fausto, domingillue. 2018-10-13.

Dokumentuaren akzioak