Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

san-adrian-dantza etiketa duten bideoak

Maeztu: San Adrian c. 1985

Galduta dago Arabako Maeztun San Adrian egunez bertako dantza egiteko ohitura. Ekainaren 16an ospatzen da San Adrian erromeria eta bertan egiten omen zen irudietan ageri den dantza. Erromerian biltzen ziren guztiak elkarri eskuak eman eta borobilean, irradakan egiten zuten dantza. Dantzaren une batean, soka-dantza edo aurreskuan egiten den antzeko protokoloa egiten zen San Adrian dantzan. Dantzarietako bat borobilaren erdira gonbidatu eta beste dantzarietako batek txapela buru gainean jarri ondoren bere aurrean eta inguruan dantzatzen zuen. Segidan sokara itzuli, zubi bat egin eta gainontzeko guztiak sokan zubipetik pasatzen dira. Horren ondoren berriz ere hasten da errituala, beste dantzari bat gonbidatuz borobilaren erdira. Bideoan ageri diren dantzariak Maeztu bertako gazteak dira. Gasteizko Indarra dantza taldeko kideek hartu zituzten irudi horiek orain 30 urte baino gehiago. Gaur egun galduta dago San Adrian dantza Maeztun, San Adrian egunean behintzat ez da dantzatzen. Irudiak: Indarra dantza taldea. San Adrian Dantza, Maeztu, c. 1985.

Dokumentuaren akzioak