Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

saindu-zaindarien-dantza etiketa duten bideoak

Oion: San Bizente-San Anastasio 2016 Zaindari Sainduen Dantza

Urtarrilaren 22an, bi zaindari santuen eguna ospatzen dute Oion-en, San Bizente eta San Anastasio. Prozesioan, santuen irudiak laguntzen egiten dute dantza Eltziegoko Gaiteroen doinura. Dantzaren lehen zatian, dantzariek bidean atzeraka doazela dantzatzen dute, Sainduen irudiei bizkarrik ez emateko. Luzaroan mutil talde batek dantzatu izan du Oion-en zaindarien dantza, baina azken urteotan neska-mutilez osatutako talde batek ere parte hartzen du, eta ondorioz, bi talde aritzen dira orain, soilik gizonezkoek osatua bat, eta gizon-emakumez osatua bestea. Javier Martinez de la Puente argazkilariak, aurtengo urtarrilaren 22an egindako dantzan hartutako irudiak dira honako hauek. Irudiak: Javier Martinez de la Puente - Zubiko. Oion, San Bizente-San Anastasio, Zaindari Sainduen Dantza, 2016-01-22.

Dokumentuaren akzioak