Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

rite-of-spring-extended etiketa duten bideoak

Granhoj Dans: Rite of Spring - Extended

Udaberriko lehen egunean, Udaberriaren Erritoa Granhoj Dans konpainia danimarkarraren eskutik. Rite of Spring - Extended lana aurkeztu du Granhoj Dans konpainiak dFeria azokan. Igor Stravinskyren musikaz eta Nijinsky-ren koreografiaz estreinatu zen orain 100 urte pasa (1913an) The Rite of Spring edo Le Sacre du printemps balleta, eta hamaika aldaera proposatu dituzte dantza konpainiek eta sortzaileek harrez gero. Honako honetan, Granhoj konpainia inozentziaren galeraz ari da lan honetan. Zeremonia eta erritualen bidez agertzen gazte bat gizon heldu bihurtzen den uneari begiratu dio Palle Granhoh-ek. Zuzendaria: Palle Granhoj. Interpreteak: Bill Eldridge, László Fülöp, Áron Darabont Leon, Tomasz Ciesielski, Mikolaj Karczewski, Raphael Castling, Aureliusz Rys. Produkzio laguntzailea: Mads Moller Andersen. Musika: Igor Stravinsky. Granhoj Dans: Rite of Spring - Extended. Donostia, dFeria, 2014-03-11.

Dokumentuaren akzioak