Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

reisados etiketa duten bideoak

Cachoeira do Fogo: Pragateado

Musikari erreparatuta Irlandako airea hartu dakioke, loraz apaindutako kapelei begiratuta Kroaziako zvončariak izan zitezkeen, zapateatua egiteko moduari erreparatuta Northumberlandeko morrisak clogg dancing egiten izan zitezkeen, eta urratsak atzeraka ixten dituzten era aintzat hartuta Heletako Besta Berriko zapurrak izan zitezkeen... Baina ez, Brasilen, Ceará estaduan, Independencia eskualdean, Cachoeira de Fogo herrian ari dira dantzan nekazari hauek. "Pragateado" deitzen diote dantza honi, alegia, "zapateado", eta dantzariak "Reisados" dira, alegia, erregeak. Youtube, Alexhermes77, 2011-06-10.

Dokumentuaren akzioak