Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

povo-que-canta etiketa duten bideoak

Miranda do Douro: Pingacho 1970

Portugalen, Mirando do Douro inguruan egiten zen irri-dantza bat da Pingacho. Antzeko dantzak egiten dira mugaren beste aldean, Zamoran, Palencia, Valladoliden eta inguruetan El Pingo Chumarro edo El Pingajillo izenekin. Bikoteka egiten den dantza honetan, koplak kantatzen diren unean aldaka eta ipurdiarekin bikoteari kolpeak ematen zaizkio, Guardiako Txulalai edo Durangaldeko soka-dantzan egiten den antzera. Michel Giacometti etnomusikologoak egindako Povo que Canta dokumental bildumako irudiak dira hemen ikusi daitezkeenak. 1970ko lehen urteetan egin zuen dokumental sorta hau Giacomettik eta Portugaleko hainbat tradizio bitxi bildu zituen RTP telebista katerako. Youtube, Irukandj.

Dokumentuaren akzioak