Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

postura etiketa duten bideoak

Dantzan Ikasi: Gorputzaren ezagutza, kolokazioa eta haurrekin dantzan jolasteko baliabideak

Gorputza hobeto ezagutzeko eta jarrerak zuzentzeko ahalegina egin da Garbiñe Aizpitarterekin Dantzan Ikasin. Dantzarion eguneroko lan tresna gorputza da eta horren ezagutzaren garrantzia azpimarratu du, baita ariketa tekniko eta posturalena ere. Batez ere osasunari begira aritu da Aizpitarte, lesioak saihesteko. Txiki-txikitatik lantzen hasi beharreko kontuak direla dio eta haur eta gaztetxoekin lantzeko hainbat gako, ariketa eta jolas elkarbanatu ditu. Postura eta jarrerari dagokionez, belaunak, irekiera, sorbaldak, besoak nola luzatu... landu dira ikastaroan eta alde pedagogikoan ere sartu da. Haurrekin jolasen bidez erritmoa landu eta dantzatzea gomendatzen du. Izen-emateak izan duen arrakasta dela eta bi saio egin dira, bata azaroaren 5ean eta bestea azaroaren 12an. Irudiak: Gari Otamendi. Dantzan Ikasi, gorputzaren ezagutza, kolokazioa eta haurrekin dantzan jolasteko baliabideak, 2022-11-05,12

 

 

Dokumentuaren akzioak