Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

peñaparda etiketa duten bideoak

Peñaparda: Sorteao "El gato" TVE Raices 1982

Sorteao Peñapardako dantza erritmo berezia da. Tia Maxima "La Caramba" ari da hemen pandero karratua jotzen eta herriko bi emakume ageri dira dantzan. "El gato" da zehazki kantatzen dutena, "Estaba el señor Don Gato" erromantze ezagunaren Peñapardako aldaera. 

Salamancan, Ciudad Rodrigo eskualdean, eta Portugaleko mugatik gertu dago Peñaparda herria. Kultura tradizionaleko hainbat osagai interesgarrik luze iraun dute bertan, adibidez, pandero karratuak edo lihoa iruteko ohiturak. Manuel Garrido Palacios-ek zuzendutako Raices TVEko programa gogoangarriak bisitatu zuen Peñaparda 1980ko hamarkada hasieran, eta saio horretarako grabatuta pasarte eder bat dugu ikusgai irudiotan. Saio horretako beste atal batean, lihoa iruten ageri dira Peñapardako hainbat emakume, eta beraiekin eta Andres apaizarekin elkarrizketa egiten du Manuel Garridok. 

Peñaparda, sorteao, el gato, TVE, Raices, 1982 (Marcos Leonek digitalizatutako irudiak).

Dokumentuaren akzioak