Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

patxi-irigoien etiketa duten bideoak

Erratzu: Inauteriak 2020 damak eta mozorroak

Damak eta mozorroak irten dira inauterietako asteartean Erratzun. Hiru egunez ospatzen dituzte inauteriak Erratzun, igandetik asteartera. Azken egunean irten dira damak kalera, beraiek zanbonbak izendatzen dituzten dunbel edo bonboak joaz. Zuriz jantzita, koloretako zintez apaindutako zapela buruan eta aurpegia beloarekin estalita eramaten dute. 

Patxi Irigoien dama eta dominagusiak eman dizkigu hainbat xehetasun. Hasieran dunbalekin jotzen duten erritmoari buruzko azalpenak ere eman dizkigu. Garai batean zanbonba esaten dieten dunbalekin ibiltzen ziren eskean baserriz baserri eta akordeoilariaren laguntzaz. Orain astearte arratsaldean irteten dira damak. Dozena bat irten ohi dira, baina azken urteetan kopurua handituz doa eta aurten inoiz ez bestek hartu dute parte. Garai batean baziren danbor egileak herrian, baina ofizioa galdu da eta orain beraiek egiten dituzte.

Irigoien dama bezala aritu da aurtengo inauterietan, baina horrez gain Danbolin nagusia edo Erratzun esaten duten bezala, dominagusia ere bada. Inauteriak antolatu, sosak bildu, kontuak eraman eta bestak eta iraileko errebestak antolatzea dagokio. Lau dominagusi izaten dira urtero eta bikoteka bi urte egiten dituzte.

Inauteriak, damak eta mozorroak, Erratzu, 2020-02-25.

Dokumentuaren akzioak