Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

panpina etiketa duten bideoak

Olentzero Dantzan 2025

Eman diogu forma gure Olentzerori. Ederki dago Dantzanen Eibarko egoitzan lasai lasai eserita, deskantsuan, baina bere kamisetak dioen moduan dantzara plazara ateratzeko prestu. Zuek aurtengorako ideiarik bai? Gogoratu Olentzero era askotakoa agertu izan dela tradizioan: gizona, emakumea, generorik gabea, lodia, mehea, zatarra, dotorea, galtzaduna, gonaduna...   Eman imajinazioari bide eta hasi prestatzen zuen Olentzero panpina. Gabonetarako egun batzuk falta dira oraindik, beraz, garaiz zabiltzate etxeko, eskolako, lantokiko edo ikasgelako Olentzero panpinak egiteko. Gabon hauetarako egin zuen Olentzero eta bidali argazkiak dantzari@dantzan.com emailera abenduaren 22a baino lehen eta argitaratu sare sozialetan  #OlentzeroDantzan2025 traolarekin.

Dokumentuaren akzioak