Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

paloteados etiketa duten bideoak

Otsagabiako dantzak 2012

Muskildako Ama Birjinaren omenez Otsagabian ospatzen diren iraileko Ama Birjinaren festetan, dantzariak festaren egiazko protagonista eta festaren gidariak bihurtzen dira eremu publikoan. Dantzari hauentzat, festa, beren lan koreografikoari dagokionez, ofizialki hilaren 7an arratsaldez hasten da. Taldea osatuta eta kaskainetak dantzatuz Kofradiaren maiordomoaren etxeruntz abiatzen dira, Blankoako plazaruntz, eta bertan dantzen errepertorio osoa dantzatuko dute, dagoeneko iluntzen hasita dagoenean. Biharamunean, herri osoa Muskildako Ama Birjinaren Santutegira igotzen da, mezara joateko, baina baita dantzarien lanak ikusteko. Tokia mugatua da eta jendetza biltzen da, baina gaita eta danborren erritmora dantzariek beren dantzak egiten dituzte. Ondoren, Ama Birjinaren irudia ateratzen da, Santutegiaren inguruan eraman eta eukaristia ospatzen da. Arratsaldean, dantzariak, berriz ere, maiordomoaren etxean biltzen dira. Oraingo honetan, 2012 urtean, adin desberdinetako bost dantzari talde elkartu ziren, eta beste horrenbeste gaitero talde. Musika eta festak kaleak hartu zituen bezperetara joateko, eta plaza, leporaino beteta, ikuskizun erraldoiaren eskenatoki bihurtu zen. Dantzak banan-banan egin ziren. Makila-dantzen ostean, pañuelo edo zapiaren txanda dator, eta mozkorraldia bezala alde batera eta bestera dabilen hainbat hankatako intsektuaren sigi-sagako joan-etorriak ikusleen barre algarak eragiten ditu. Bukatzeko jota. Bitxia jota, mugimendu geldoa eta airera botatzen diren ostiko biziak uztartzen dituena, auzokoek plazaren lau aldeetatik dantzariak adoretzen dituzten bitartean. Ohitura bete da beste urte batez. Denboraren iraganean parte hartzaileak eta ikusleak aldatzen joango dira, baina dantzak eta musikak herri nortasuna markatzen jarraituko dute. Ibilbideetan egindako dantzak: Pasacalles. Plazan eta Muskildako Amaren Santutegian egindako dantzen ordena: Emperador, Katxutxa, Danza, Modorro, El Pañuelo, Jota. Otsagabia, 2012-09-07 eta 08. Irudiak eta edizioa: Luis Fernando Gonzalez. Zuzendaria eta ekoizpena: Emilio Xabier Dueñas. (c) E-X Dueñas - Santurtzi, 2012.

Dokumentuaren akzioak