Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

paloteadoa etiketa duten bideoak

Ortzadar: Gamazada 130

“Gamazada” deituriko iraultzaren 130. urteurrena ospatzeko Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak plazaratutako ikuskizuneko zenbait zati bildu ditugu bideo honetan. 16 dantzarik, 8 musikarik eta hainbat aktorek hartu dute Iruñeko Labrit frontoiko oholtza urriaren 8an. 1978an, Nafarroako Erriberan bi urtez landa lana egin ondoren, Ortzadarrek Jose Jarautaren paloteadoa antzeztu zuen jatorrizko testua eguneratu eta testuinguru berrienera egokitu ondoren. 2023an, 130. urteurrena ospatzeko, paloteadoaren bertsio berri bat proposatu dute. Oraingoz gaztelerazko bertsioa aurkeztu dute, baina aurrerago badute euskaraz egiteko asmoa. Emanaldian Nafarroako hainbat herritako paloteadoetako musika eta dantzak eta herri antzerkiko piezak antzeztu dituzte egungo errealitatera hurbilduta. Honako dantzak taularatu dituzte:

  • Monteagudoko paseoa
  • Cortesko balsa
  • Cortesko paseoa
  • Corellako "Don José, Don José"
  • Murchanteko "Yendome yo" makila-dantza
  • Monteagudoko Modorro makila-dantza
  • Monteagudoko Cortesias
  • Murchanteko 1. arku-dantza
  • Murchanteko 2. arku-dantza
  • Cortesko Trenzado doble
  • Murchanteko giza-dorrea

 

Irudiak: Nafarroako Gobernua. Gamazada 130 urte, Ortzadar, Iruñea, 2023-10-08.

Dokumentuaren akzioak