Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

ozaze etiketa duten bideoak

Ozaze: Maskaradak 2026 barrikada

2026ko maskaradetako aitzindariek Ozazeko frontoian dantzaturiko barrikadaren zatia duzue irudietan. Igandean, urtarrilak 18, hasi dituzte Zuberoan maskaradak Zalgize, Mendikota, Ozaze eta Iruriko gazteek. Lehen eguneko saioak Irurin eta Ozazen egin dituzte; goizeko lehen hiru barrikadak Irurin (herriko sarreran, Gohetxea saltegi aurrean eta frontoian) izan dira eta laugarrena Ozazen, arratsaldeko saioa bertan izan baita. Azken barrikada horretako irudiak dituzue bideo honetan. Barrikadan talde osoko kide guztiak aurkeztu ohi dira, aitzindariak hasita (txerrero, gatuzaina, kantiniersa, zamaltzaina, entseinaria), marexalak, kukulleroak, jauna eta anderea, laborariak, xorrotxak, kherestuak, eta azkenik kauterak eta buhameak. Irudi hauetan aitzindarien puntuak jaso ditugu; hiru txerrero, bi gatuzain, bi kantiniersa, bi zamaltzain eta hiru entseinari aritu dira dantzan, nahiz eta azken bi entseinarien puntuak falta diren. Nahiz eta lehen saioan denek ez duten parte hartu hauek dira 2026ko aitzindariak: Txerreroa: Maeva Sécalot, Amaia Sécalot, Mattin Uturri; Gatuzaina: Luixa Lucuix, Alaia Etxeberri; Kantiniersa: Maddalen Etxebarne, Alicia Etxebeherre; Zamaltzaina: Juantto Ager, Ibai Capot Thornari, Xabi Arhie; Entseniaria: Iluna Oxibar, Esteban Ager, Maia Jaragoihen. Irudiak: Amaiur Aristi. Maskaradak 2026, barrikada, Ozaze, 2026-01-18.

Dokumentuaren akzioak