Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

out-of-the-blue-II etiketa duten bideoak

LaRutan: Out of the blue II

LaRutan konpainiak Dferia azokan aurkeztutako Out of the blue II dantza pieza duzue honakoa. Maria Andres eta Denis Martinez dantzariak ikus ditzakegu dantzan zilar eta urdin koloreko gona bereziak soinean. Andresek azaldu digunez, koreografiaren bigarren bertsioa da irudietan duguna. Lehenengoa, kalean, festa giroan dantzatzeko pentsatutakoa da eta bigarren hau, berriz, espazio baten barruan egitekoa. Dantzan disfrutatzeko beharretik sortutako koreografia da, dantzan libreki mugitzeko, deskonektatzeko beharretik, egunerokotasuna eta aurrez ezarritakoa hausteko nahitik. Dantzariek nahi dutena da ikusleak beraiek bezain beste disfrutatzea, barre egitea, txalo egitea eta pieza gidatzen duen eszitazioaren erritmoa sentitzea. Out Of The Blue izango litzateke, bilatzen ez duzunean aurkitzen duzun hori. Ezerezetik sortzen dena, ustekabean agertzen dena, abisatu gabe datorrena. Zuzendaria: Maria Andres Dantzariak: Maria Andres eta Denis Martinez Musika: Plastikman. Irudiak: Eire Vila. LaRutan, Out of the blue II, 2019-03-11.

Dokumentuaren akzioak