Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

otso-dantza etiketa duten bideoak

Otso-dantza 2021

Leitza (N) aldean otso-dantza edo Zubietan (N) urdai-zabalka izenekin ezagutzen da jolas hau. Inauterietan egin izan da maiz, eta agian egunotan Malerrekan arituko ziren zenbait honela. Irudiak Otxandion (B) hartutakoak dira, baina otso-dantzan ari direnak Kezka (Eibar) eta Duguna (Iruñea) dantza taldeetakoak dira. Jolas tradizional eta zabaldua izan da urdai-zabalka. Frantsesez "Jeu de pet en gueule" moduan ezagutzen da, alegia, puzkerra (pet) aurpegian (gueule) jartzen duen jolasa. Otso-dantza, Otxandio, 2021-09-04.

Dokumentuaren akzioak