Dokumentuaren akzioak
ostaliersak etiketa duten bideoak
Donibane Garazi: Libertimendua 2016 Ostalerrak
Garaztarrak taldeak honako urrats segidarekin dantzatu du Ostalerrak 2016ko Libertimenduan:
- Erdizka lauetan
- Zote, erdizka, dobla, erdizka
- Ezker, eskuin, ezker hiru, erdizka, erdizka
- Eskuin, ezker, ezker hiru, erdizka, erdizka
Hainbat izen aldaera ditu dantza-jauzi honek: Ostalerrak, Ostalierrak, Ostalersa, Ostalertsa, Ostaliersa... Sagasetak Ostalerrak hautatu zuen Luzaiden horixe zelako gehien erabiltzen zena, baina Guilcherrek ordea Ostalertsa moduan ematen du, aire horrekin kantatzen den abestiaren lehen hitza horixe delako: "Ostalertsa begi nabarra, Zenbana duzu Nafarra". Kantu berak baditu ordea beste aldaera batzuk, adibidez, "Ostaliersa begi nabarra, zonbatna duzu ardoa?". Ostaliersa esan edo Ostalerrak esan bada alderik, lehengoak ostatuko zerbitzariari egiten baitio erreferentzia eta bigarrenak ordea ostatuzale zurruteroei ;-)
Luzaiden eta Nafarroa Behereko zenbait eskualdetan, dantza-jauziak urraska baino antrexatekin loratuta, eta esango genuke, "jauzika" dantzatzeko ohitura zabaldu da XX. mendean. Miguel Angel Sagasetak dioenez, "luzaidarrek bere, berrogeita hamarreko hamarkadatik honat, orduko adinekoek gogor protestatu bazuten ere, askoz jauzikago eta gazte antzago dantzatu dituzte Jauziak, antrexatak gehiagotan joz, distiratsuago eta zailago dela iduritzen zaielako". Donibane Garaziko Libertimenduan, Kabalkadako banderari, makilari, gorri eta basandere talde honek Ostalerrak dantzatu zituen, jauzika eta antrexataka dantzatu ere.
Doinuak, Guilcherrek dioenez, XVIII. mendeko kontra-dantza frantziar batean du jatorria. L'insulare izenarekin argitaratu zen 1730 inguruan, baina Ostaliersan haren doinua bakarrik geratzen da, dantza aldetik oso bestelakoa baita kontra-dantzaren egitura eta jauziarena.
Irudiak: Eire Vila. Libertimendua, Garaztarrak, Ostalerrak, Donibane Garazi, 2016-02-07.
Dokumentuaren akzioak