Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

olatz-plazaola etiketa duten bideoak

Euskal dantza pandemia garaian

Euskal dantza taldeetako zenbait kideri pandemia egoera honetan ze egoeratan dauden galdetu diegu. Hilabete luzez geldi egon ondoren, azken asteetan dantzariak plazan agertzen hasi dira. Espazioak itxi eta sarrerak mugatuta dantza ekitaldiak modu seguruan egin daitezkeela erakutsi dute Oñatin, Legazpin edota Beasainen. Dantzariek zein musikariek azaldu digute denboraldian itzalean egonda ederra eta beharrezkoa izan dela ikusleen aurrera bueltatzea. Aspaldian bizi gabeko sentsazioak sentitu ahal izan dituzte bai dantzariek eta musikariek, bai ikusleek. Bideoan dantzari eta musikari hauen sentipenak eta iritziak jaso ditugu: Itxaso Martinez (Duguna), Aritz Ibañez (Duguna), Arkaitz Bengoa (Oñatz), Laia Gurrutxaga (Iurretako dantzariak), Olatz Plazaola (Iurretako dantzariak), Ion Dorronsoro (Sustraiak), Jon Gaminde (BDB), Joseba Sarriegi (Aurtzaka). Irudiak: Oier Araolaza, Amaiur Aristi. Euskal dantza pandemia garaian, 2021-05-18.

Dokumentuaren akzioak