Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

oin-jokoa etiketa duten bideoak

Galesko eskalapoi-dantza

Eskalapoi-dantza eta eskalapoien fabrikazioa oinarri dituen istorioa, Portmadoc-en (Gales) kokatua. Egurrezko zola duten oinetakoekin dantzatzen den dantza da Clog Dancing-a edo kloska-dantza; dantzariek urratsak ematearekin batera, oinetakoekin soinua atera ohi dute. Clog-dancinga tap-dancearen jatorrian dagoen dantza modalitate nagusia da. Clog dancinga Amerikan jazz-arekin, eta irlandar eta Afrikako dantzakerekin nahastuta eman zuen tap dancea (klakea). Clog dancing-ean tradizio ingelesa eta galesa bereizten dira. Galestarrek diote ingelesa galdu egin zela eta XX. mende hasieran berreskuratu zutela, baina galestarra ez dela inoiz dantzatzea utzi. Bideoan dantza-irakaslea, bere ikasleak eta txokolo egilea protagonistak diren istorioaren bidez, Portmadoc-eko Clog Dancing-aren historia kontatzen da. Musika: "Mr. Punch" - Robert Farnon eta bere orkestra. Irudiak: Egile ezezaguna. Welsh Clog Dancing 1959.

Dokumentuaren akzioak