Dokumentuaren akzioak
natalia-monge etiketa duten bideoak
Organik: Irrintzi
"Bat-bateko oihua da, askatzailea, eta enpatia eragiten du entzuleagan, emozionatu egiten du" Horrela aurkezten du Organik-ek irrintzia. Definizioa ere ematen digu. "Irrintzi: oihu zorrotz, ozen eta luzea, arnasaldi bakarrekoa". Natalia Mongek zuzendutako konpainiaren asmoa, Irrintziari "bibrazioa atera" eta "soinura eta gorputzera" eramatea izan da dantza sorkuntza-lan honekin. DFerian eskainitako emanaldiko irudiak jaso ditu bideo honetan Eire Vilak. "Gorputzak dar-dar egiten du, hala nola laurogei urtetan sartua den emakume haren gorputzak, zeina gero eta gaitasun gehiago ari baita galtzen, baina ez hainbeste ahotsean" Ideia: Natalia Monge Sorkuntza: Colectiva Dantzariak: Helena Golab, Natalia Monge. Musika konposizioa: Laurent Etxemendi. Organik, Irrintzi, DFeria, Donostia, 2016-03-09.
Dokumentuaren akzioak