Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

nafarroa etiketa duten bideoak

Ituren: Inauteriak 2022

Joaldunak eta mozorroak irten dira kalera Malerrekan. Urtarrileko azken asteburuan eta ondorengo astelehen eta asteartean ospatzen dituzte inauteriak Zubieta, Aurtitz eta Iturenen. Asteleheneko irudiak dira bideoan jasotako hauek. Zubietako eta Aurtizko joaldunak Aurtitzen elkartu dira, Latsagako zubia zeharkatu eta iturendarrekin elkartuta Iturengo plazan egin du eztanda festak. Irudiak: Amaiur Aristi. Malerreka, inauteriak, 2022-01-31.

Dokumentuaren akzioak