Dokumentuaren akzioak
mizz-versatile etiketa duten bideoak
Twerkinga edo nola dantzatu ipurdia
Modan jarri da twerkinga. Berez, 1990eko hamarkadan sortu zen dantza mota hau New Orleans inguruetan, hip-hop eta bounce musika eremuetan, baina 2013an lortu du hedapen eta arrakasta handia nazioartean. Twerk hitzak zer esan nahi duen ez dago argi, hitz berria baita, propio dantzakera hau izendatzeko sortua. Aldakak eta ipurdia modu geldo eta sexualki erakargarri batean dantzatzea da twerkingaren funtsa. Twerking dantzarien lehiaketak antolatu dira han eta hemen, eta bideo honetakoa, Mizz Versatile da, Britainia Handiko twerking lehiaketa irabazi duena, twerkinga nola dantzatu behar den erakusten.
Dokumentuaren akzioak