Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

matt-harding etiketa duten bideoak

Where the Hell is Matt? 2012

Matt Harding munduan barrena bidaiatuz eta dantza xelebre xamar bat eginez famatu egin den Connecticut-eko bidaiaria da. Bere bideoek Youtube bidez izan duten arrakastari esker bidaiatzen jarraitzen du. 2012an Ruandan, Austria, Libanon, Hego Afrikan, Venezuelan, Indonesian, Australia, Hungaria eta beste hainbat tokitan izan da. Bere mundu-bira-dantzatu bitxia abiatu zuenetik sareratu duen bosgarren bideoa da honako hau, eta dagoeneko ez du hasierako dantza txoroa egiten. Orain tokian tokiko lagunek irakatsitako dantza mugimenduak egiten agertzen da edo bera beraiei erakusten. Youtube, mattharding2718, 2012.

Dokumentuaren akzioak