Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

martxel-rodriguez etiketa duten bideoak

Ajoarrieroa: Martxel Rodriguez

Martxel Rodriguezek (Lesaka, 1990) bere dantza ibilbidea azaldu du Hamaika telebistako Ajoarrieroa saioan. Anabel Arraizak elkarrizketatu du, sukaldean ari diren bitartean. Sei urterekin hasi zen dantzan Lesakako dantza taldean. Lehenengo egunean negarrez irten omen zen dantza klasetik. Amak animatu eta jarraitu egin zuen, segituan hartu zion gustua dantzari. Urte betera jazz eta balleteko klaseak jasotzen ere hasi zen. Aurrena Hondarribian, gero Donostian eta unibertsitateko garaian Bilbon, Matxalen Bilbaorekin. Dantzaz konpainiara animatu zuen Bilbaok eta Danimarkan ere aritu zen dantzan. Egun Kukai konpainiarekin eta beste zenbait proiekturekin dihardu. Lesakako San Ferminetako ezpata-dantzako aitzin-eskua izan da azken urteetan eta txistulari bandako kide ere bada. Irudiak: Hamaika telebista. Ajoarrieroa, Martxel Rodriguez, 2018-10-07.

Dokumentuaren akzioak