Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

martha-graham etiketa duten bideoak

Martha Graham konpainia Arriagan

Gaur Martha Graham konpainia Bilbon izango da, Arriaga Antzokian, iluntzeko 20:00etan. Graham, (Pittsburgh, 1894-New York, 1991) sona handiko dantzari eta koreografo estatubatuarra izan zen. Bette Davis, Kirk Douglas, Madonna, Liza Minelli edo Gregory Peck bezalako interpretatzaileek, harengandik ikasi zuten gorputza adierazpen-tresnatzat erabiltzen. 1926an, Graham-ek Martha Graham Dance Company dantza-konpainia sortu zuen eta ospe handia lortu zuen dantza modernoan egindako berrikuntzengatik. Egun, Martha Graham Dance Company-k sortzailearen maisulanak indar handiz erakusten jarraitzen du beste artista garaikide batzuekin batera.

Dokumentuaren akzioak