Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

mark-morris etiketa duten bideoak

Mark Morris: Zinta-dantza

Mark Morris koreografo amerikarrak muntatutako zinta-dantza ageri zaigu irudietan. Tradiziozko dantza ezagun baten interpretazioa garaikidea proposatzen du Morrisek, baina dantzaren jatorrizko arima galdu gabe. Dantzariek Henry Purcellen musikaren doinuan eta erritmoan dihardute dantzan. Zinta-dantza hau King Arthur operakoa da, eta opera hori 2006an egin zuen Morris-ek English National Operarentzat. Maiatza hasieran munduko txoko askotan ospatzen dira maiatzeko jaiak, eta hainbat lekutan zutitzen dira zuhaitzak. Gurean maiatzeko zuhaitza, arbola edo Donien Atxa modura ezagutzen dira, eta maiatzean, sanjoanetan edo udako jaietan altxa ohi dituzte herritarrek. Makila edo enbor horrek hainbat izendapen jasotzen ditu Europan zehar: maypole (ingelesez), el Mayo (gaztelaniaz), maibaum (alemanez), majtræ (danieraz) edota majstång (suedieraz). Horien inguruan zintak txirikordatuz dantzatzeko ohitura ere bada zenbait lekutan. Mark Morris, zinta-dantza, 2021-05-10.

 

Dokumentuaren akzioak