Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

marexalen-ofizioa etiketa duten bideoak

Urdiñarbe: maskaradak 2019 marexalen ofizioa

Zamaltzainaren ferratzea edo marexelen ofizioaren antzezpen-dantzatua ageri da Urdiñarbeko maskaraden agerraldian. 2019an urdinarbetarrak ari dira Zuberoan herriz herri maskaradak eskaintzen. Irudietan ageri dena aurten eskainitako lehen saioko marexalen ofizioa da. Hiru marexalen artean ferratu dute zamaltzaina. Aurrena zamaltzainak eta marexelek batera zenbait puntu dantzatu dituzte. Ondoren lehenengo hankan jarri diote ferra zamaltzainari, eta herrenka dabil zamaltzaina. Bigarren oinean ferra jartzean, jauzi handiak frijatekin loratuak egiten hasi da. Aldi berean, zamaltzain beltza ere agertu da, bi kauterak lagunduta bera ere frijat jauziak eginez. Irudiak: Eire Vila. Urdiñarbe, Urdiñarbeko maskaradak, marexelen ofizioa, Urdiñarbe, 2019-01-06.

Dokumentuaren akzioak