Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

marc-dewatcher etiketa duten bideoak

Anberes: Lange Wapper 2019 ezpata-dantza

Anberesko katedralaren aurrean 50. ezpata-dantza dantzatu dute atzo Lange Wapper taldeko dantzariek gaita, arrabita eta danborren doinura. Ezpata-dantzari buruzko testigantza historiko zaharrenetakoak dituen hirian, Antwerp, Anvers edo Anberes moduan ezagutzen den Belgikako hirian molde zaharretan oinarritutako ezpata-dantza abian jarri zuen Renaat Van Craenenbroeck-ek 1970. urtean. Goizeko 8:40an abiatzen da errituala, bufoiak eta zaldikoak inguruan dituzten hamairu ezpata-dantzariek goizeko lehen orduan dantzatzen baitute lehen aldiz ezpata-dantza garizuma erdiko asteburuan. Handik ordubetera berriz dantzatzen dute eta horrela errepikatzen dute errituala sei alditan ohiko urteetan, eta lautan aurtengoan, ospakizunera begira beste zenbait ezpata-dantza talde gonbidatu baituzte eta lanak banatu baituzte hiriko Marc Dewatcher buru duten ezpata-dantzariek. Eguneko azken ezpata-dantza ikus daiteke irudietan, 14:00ak gertu zirela dantzatu zuten ordurako ikuslez bete zen Anberesko katedralaren plazan. Irudiak: Eire Vila. Anberes, Lange Wapper, ezpata-dantza, 2019-03-31.

Dokumentuaren akzioak