Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

makilari-dantza etiketa duten bideoak

Aiziritze: Kabalkada 1989 makilaria

Burgaintzi taldekoak ageri zaizkigu 1989an Aiziritzen eman zuten kabalkadan. Bolant-dantzarekin emanaldiari sarrera eman ostean, makilari gaztetxo bati egin zioten leku dantzariek. Lapurdiko makil-txikien sarrerako doinuaz, makilaz dantzan eta makila dantzan, bere abileziak erakusten dizkigu han ziren guztien begiradapean.

Bideo hau Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudien sortako bat da. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Aiziritze, kabalkada, makilaria,1989-02-12.

 

Dokumentuaren akzioak