Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

maiana-barreix etiketa duten bideoak

Urdiñarbe: Maskaradak 2019 moneinak nola dantzatu

Moneinak jauzia urratsez urrats erakusten ageri zaizkigu bideo honetan Maiana Barreix eta Elorri Berrogain. Aurten Urdiñarbeko gazteak eskaintzen ari diren maskaradetan kantiniers ari da Maiana Barrexi eta txerrero Elorri Berrogain. Dantza-jauzia urratsez urrats erakutsi digute biek, eta tartean Pitxuk ere eskaini du bere burua manexei irakasten laguntzeko. Monein, muneinak, moneinak eta moneindarrak izenarekin ezagutzen da Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Bearnon dantza hau. Aitzina Pikarekin batera Zuberoan gehien dantzatzen den dantza-jauzia da, besteak beste maskaradetan eta pastoraletan emanaldi bukaeran egiten baita.

Hemen Maiana Barreix-ek markatutako urratsen segida:

  • aitzina pika (4etan)
  • sinple (4etan)
  • itzul eta hiru, doble (2etan)
  • sinple, pika, doble, itzul eta hiru, itzul eta hiru (2etan)
  • aitzina pika (2etan)
  • itzul eta hiru, doble (2etan)
  • sinple, pika eta hiru, itzul eta hiru (2etan)
  • sinple (4etan)
  • pika, ezker, itzul eta hiru (2etan)
  • sinple (4etan)
  • pika, sinple, pika, doble (2etan) eta pika
  • sinple (4etan)
  • pika, sinple, pika, doble (2etan)
  • sinple, doble, pika, sinple, itzul eta hiru (2etan)
  • biga, sinple, pika eta hiru, eskuin, ezker, doble, pika (2etan)
  • sinple, doble, pika (2etan)
  • zeina, biga, sinple, zeina, biga, biga, ebats (2etan)
  • sinple (4etan)
  • pika, sinple, pika, doble (2etan)

 

Irudiak: Eire Vila. Urdiñarbe, Urdiñarbeko maskaradak, moneinak, 2019-01-06.

Dokumentuaren akzioak