Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

magazine-du-pays-basque etiketa duten bideoak

Maskaradak: Inauterien aroa Zuberoan

Idauze-Mendiko gazteek Ürrüstoi-Larrabilen egindako maskaraden inguruko erreportajea eman zuten euskaraz France 3 telebista kateko Magazine du Pays Basque programan. Irudiotan Johane Etxebest dantza irakasleak eta Txomin Peillen ikerlariak ematen dituzte maskaraden, berau osatzen duten pertsonaien eta sinboloen inguruko azalpenak. Aurrera jarraitzen du maskaraden egutegiak eta apirilean emango dituzte azken hiru emanaldiak Barkoxen apirilaren 5ean, Hokin apirilaren 12an, eta azkena Idauze-Mendin apirilaren 19an. Erreportajea: Magazine du Pays Basque: Maskaradak, le temps de carnaval en Soule. France 3 Aquitaine, Youtube 2015-03-23.

Dokumentuaren akzioak