Dokumentuaren akzioak
longsword etiketa duten bideoak
Frantisek Pospisil: The Ampleforth Sword Dance (1922-1925)
Frantisek Pospisilek grabatutako ezpata-dantza hau hasiera batean Beljika aldekoa ote zen susmoa izan genuen, baina berriz aztertuta eta dokumentazioarekin konparatuta azkenean lortu dugu nongoa den zehaztea. Londresko English Folk and Dance Society-ko (EFDS) kideak dira dantzan ageri direnak, eta zehazki Ingalaterrako Yorkshire eskualdeko Ampleforth-eko ezpata-dantza dantzatzen ari dira. Longsword (ezpata luzeak) erako ezpata-dantza da, Cecil Sharp-ek aztertu zituenetakoa. Frantisek Pospisil: The Ampleforth Sword Dance, Yorkshire, E.F.D.S. London.
Dokumentuaren akzioak