Dokumentuaren akzioak
laya etiketa duten bideoak
Tutera: soka-dantza 2019
Tuteran aurkeztu berri duten soka-dantza duzue irudi hauetan. Irailaren 12an plazaratu du Laya dantza taldeak Tuterako soka-dantza. Plaza Zaharrera hogei dantzari atera dira sokan, elkarri besotatik helduta jotaren doinuaz irradakan dantzan. Iñigo Castellano aurreskuak ireki du soka eta Sandra Vaquero atzeskuak itxi. Taldean Erriberako kulturan errotutako dantza berri bat sortzeko nahia agertu zen eta sorkuntza eta prestaketa lanek ekarri dute emaitza. Patxi Laborda eta Iñigo Castellano arduratu dira koreografiez eta Sabin Bikandi musikaz. Beste zenbait soka-dantzen antzeko formatua du, baina aldi berean ezaugarri propioak gehitu nahi izan dizkiote. Erriberako identitatea islatu nahi izan dute jotaren erritmoa eta tutu estuko gaitak, gitarra, mandolina, buzukia, bibolina, xirula, txistua, akordeoia eta danborra txertatuz dantzan. Honako zatiekin osatu dute dantza:
- Aurresku
- Atzesku
- Aurrez Aurre
- Zubiak eta Dantzak bikoteei
- Arin Arin
- Biribilketa
Tuteran ondare historikoaren inguruan antolatzen diren Desadarve jardunaldien programaren barruan izan da dantzaren lehen emanaldia, baina maiatzean ospatu ohi den Barazkien Festan urtero dantzatzeko asmoz sortu dute dantza. Irudiak: Jesus Marquina. Soka-dantza, Tutera, 2019-09-12.
Dokumentuaren akzioak