Dokumentuaren akzioak
launango etiketa duten bideoak
Abadiño: San Trokaz 2015 Launangoa
Dantzari-dantza eta erregelak dantzatzen ditu Talde Batuak Abadiñon San Trokaz egunean. Sorta osotik launangoa da irudietan ageri dena. Abadiñon egiten den dantzari-dantzak hainbat desberdintasun ditu Durangaldeko merindadeko beste herrietan egiten denarekin alderatuta. Adibidez, banango, zortzinango, launango eta binangoa salto eta bueltaz hasten dute Abadiñon. Horrez gain, bereziki txontxongiloan eta launangoan antzematen dira berezitasunak. Gero, aurreko laurek eta atzeko laurek egin ostean, banaka dantzatzen dituzte hurrengo zatiak, eta segidan baita binaka ere, merindadeko beste lekuetan ez bezala. Ilaran gurutzatzen direnean ere atzera aurrerako pausu bat egiten dute eskuin hankaz. Guzti honekin, eta gainontzeko herrietan egiten diren figurak ere egiten dituztela kontuan izanda pieza luzeagoa da Abadiñoko launangoa. Urtero maiatzaren 15ean, San Trokaz egunez dantzari-dantza eta erregelak egiten dituzte Abadiñon Talde Batuak-eko dantzariek. Abadiño: San Trokaz 2015, Launangoa. Irudiak: Eire Vila. Abadiño, 2015-05-15.
Dokumentuaren akzioak