Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

larraiza etiketa duten bideoak

Lizarra: Desmayo 1981 Larraiza

Francisco Beruetek, Lizarrako dantza-maisuak, sortutako dantzetako bat da honako hau. 1981ean Larraiza dantza taldeak egindako emanaldian ageri dira Desmayo dantza egiten. 50. hamarkadan sortu zuen Francisco Beruetek koreografia hau eta maitasun istorio bat du ardatz 3 atalen bitartez kontatzen duena (Requiebro, Desmayo eta Alegria). Dantzari bikoteen arteko jolasaren bidez hartzen du itxura maitasun istorioak, eta gizonezkoen "desmayoak" honen zoria erabakiko du, emakumeengan zirrara eraginda batzuek besteekin dantzan amaitzen baitute. Musika Julian Romero herriko gaitariaren errepertoriokoa da. Irudiak: Angel Maria Montón. Jose Angel Garbayok Youtuben sareratutakoak. Lizarra, 1981, Larraiza dantza taldea: Desmayo.

Dokumentuaren akzioak