Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

larraineko-maskaradak etiketa duten bideoak

Larraineko Maskaradak Barkoxen eta Arrokiagan 1997

1997ko maskaradetako irudiak sareratu ditu Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak. Larraineko gazteek eman zituzten maskaradak, eta Barkoxen eta Arrokiagan egindako emanaldiak grabatu zituzten Andra Marikoek. Hona hemen bideoarekin batera eskaini duten azalpen xehea: "1997an, gure Zuberoako Dantza Maisua izan dan Jean Pierre Rekaltek deitu euskun esanez urte haretako maskaradak, Larrañe herikoa, ondo baino hobeto prestatuta egoala, besteak beste, Entseiniaria, Johañe Etxebest , urteetan ikusitako dantzaririk onena eta trebatuena zalako. Barkoxera Mikel Zamalloa, Jon Erramun Aizpuru eta Mikel Goitia hurreratu ziran eta biziki gozatu eben egun haretaz. Sony kamara zaharra aldean ebelarik, beronen azken grabaketa Zuberoan bertan izan zan. Handik hilabete pare batera, barriz be grabatu gendun taldea Arrokiaga herrian. Ordurako, lehenengotariko kamara digital barria egoan dantza taldean. Ikusteko dekoguz: goizeko Barrikadak, Barrikada Haustia, Arribada, Entseiniarien Puntüa, Bralia, Braletik-jaustia eta Karakoiltzia, Lagabota, Aitzina Pika, Godalet Dantza. Urteak aurrera, harreman handia eta estuagoa dogu Larrañeko dantzariekaz eta jarraian danok gozatzeko moduko irudi eder honeek aurkezten deutsueguz. Hona hemen, 1997ko Maskaradan parte hartu eben dantzarien izenak: Txerreroak : Maia Barneix "Karrikabürü", Otxanda Iriart "Intxauspe". Gatuzain : Christian Urhe "Elgohen", Séverine Iriart "Berteretx". Kantiniersak : Christelle Elgoihen, Joana Larrandaburü "Oskigili". Zamaltzain : Beñat Larrandabürü "Oskigili". Entseiniari : Johañe Etxebest "Elixegarai". Jauna : Beñat Iriart "Berteretx". Anderea : Marie-Christine Sagaspe Irigarai "Zarzaia". Laborari : Alexandre Lecarotz "Hasmeheka". Laborarisa : Josi Etxemaite "Barnetxea". Marexalak : Aines Accocceberri "Etxandia", Céline Uthurralt "Kihilliri". Kuküllero : Ihitz Iriart "Intxauspe", Maritxu Etxeto "Etxeber", Oihana Larrandabürü "Latxagapea", Nadine Elgoihen "Etxeberriborda", Antton "Ponpon" Etxebest "Elixegarai", Jean-Pierra Accocceberri "Jagohen". Kerestuak : Nicolas Bengoxea "Elixabe" (mutila), Sébastien Uthuriague "Mendiondo". Xorrotxak : Dominika Jonnet "Etxebarne", Dominika Urruti "Bentaber" (Monzon pastoraleko sujeta). Buhameak : Alain Iriart "Sala" (Buhame jauna), Jean-Michel Larrandaburu "Etxalüz", Roger Urruti "Bentaber", Johañe Uthurralt "Kihilliri". Kautereak : Armand Elgoihen "Etxeberriborda" (Kabana), Eric Iriart "Intxauspe"(Pitxu), Frédéric Elgoihen "Etxeberriborda", Henri Urhe "Elgohen". Bedezia : Johañe Uthurralt "Kihilliri". Larraineko Maskaradak, Barkoxe eta Arrokiaga, Galdakaoko Andra Mari dantza taldea, 1997.

Dokumentuaren akzioak